XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

3. GURE GALAXIAREN EGITURA

EGUZKIA ETA PLANETA-SISTEMA

Astronomia, astroen fisika (astrofisika) eta geologia oinarrizko zientziak izan dira gaur egun Eguzkiaren eta planeten sorrerari buruz dakiguna jakiteko.

Horiei esker gure antzinako historia eraiki eta Lurra planetako biztanleek izan dezakegun etorkizuna soma dezakegu.

Izarrarteko espazioak hauts kosmiko eta gasezko hodei handiz beteta daude.

Gasa gehienbat hidrogenoa da eta hortik aparte helio-pixka bat eta elementu astunagoak ere badaude.

Duela 4.800 milioi urte inguru, aipatutako izarrarteko hodei horietako bat uzkurtzen eta, ondorioz, berotzen hasi zen.

Masarik gehiena zentruan pilatu zen, han tenperatura gehiago igo zelarik eta materialaren gainerakoa sistematik kanpo geratu zelarik.

Zentru aldean masa pilatu zelako, une batean 20 milioi gradu inguruko tenperatura kritikora heldu zen.

Berehala jatorrizko hodeiko hidrogenoa fusionatzen hasi zen, helioa sortuz eta guztiz energia handia askatuz.